
PUNPALANPLANentzat Migel Altzo saria
2008an zehar argitaratuak izan diren ikus-entzunezko ikasmateriala onenaren saria jaso du PUNPALAPLAN DVD-ak audio onenaren atalean.
Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak izan.
Punpalaplan-ek hiru produktu mota biltzen ditu:
* DVD-a: 30 jolas, telebistan edo ordenagailuan ikustekoak, jolas motaren arabera bilaketa egin ahal izateko menuarekin.
* 3. Liburuxka: Gurasoei zuzendutako artikulu bat (Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra) eta jolas eta abestien inguruko informazioa.
* CD-a: 30 abesti
Eta azken honek jaso du sari berezi hau (CDak), bertako abestien kalitatea eta ekarpena sarituz. Urtxintxa Eskolak eskerra eman nahi dizkie PUNPALANPLAN argitalpenean parte hartu duten guztiei, aipamen berezia eginaz DVDaren musika atalean Antxon Sarasuak eginiko ekarpenari. Mila esker guztiei.