Aisialdiko zuzendariak Udarako
Gipuzkoako Urtxintxa Eskola asialdiko zuzendariak eta koordinatzaileak behar ditu udan udalekuetan lana egiteko. Interesa dutenek 943270033 telefonora deitu dezakete.
PUNPALAPLAN
Euskal Jolasen Bildumako 3. alea kalean da. PUNPALAPLAN izeneko argitalpena 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas eta kantak biltzen ditu.
Argitalpen honek hiru produktu mota biltzen ditu:
DVD: 30 jolas biltzen dituen bideoz osatuta
CD: 30 abestiekin
Liburuxka: Gurasoei zuzendutako artikulu bat (Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra) eta jolas eta abestien inguruko informazioarekin.
Etxean jaso nahi baduzu hemen egin dezakezu eskaera: iradokizunak@aisia.net
Soziolinguistika Klusterraren I. jardunaldia
Soziolinguistika Klusterrak 2007an garatutako proiektuen berri emateko jardunaldi bat antolatu du otsailaren 29rako. Egun horretan, bere proiektuetako emaitzarik berritzaile eta deigarrienak plazaratuko ditu, batetik. Bestetik, soziolinguistikaren arloan erreferentziazko diren hainbat aditu, hitzaldietan eta mahai-inguruan izango ditu solaskide.
Honekin guztiarekin, euskararen erabileraren inguruan lanean ari direnentzako erakargarri izango diren hitzaldi eta tailerrak eskaintzea da helburua.
Informazioa: http://www.soziolinguistika.org/jardunaldia
Igarkizun lehiaketak badu irabazlea
Aurten ere Urtxintxa eskolak igarkizun lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko haurrek parte hartzeko aukera izan ondoren irabazlea aukeratzeko garaia iritsi da. 750 igarkizun inguru jaso dira guztira eta txoko guztietatik iritsi dira: Kortes, Bermeo, Eibar, Arrasate…
Izugarrizko arrakasta izan du lehiaketak eta irabazle bat aukeratzea oso zaila izan da, izan ere, parte hartzaileek oso maila ona erakutsi dute. Baina epaimahaiak azkenean honako igarkizun hau aukeratu du:
Eskurik gabe joka, hankarik gabe lasterka, ahorik gabe puzka, zer izango ote da?
Donostiako Zuhaizti ikastetxetik jaso dugun igarkizuna da hain zuzen ere, Ximon Jimenez-ek bidali digu eta berak irabazi du bere gelakideentzat bi eguneko irteera paregabea.
Bestalde parte hartu dutenen artean, mahai jolasak, CD-ROMak… zozketatuko dira eta ikastetxeetara bidaliko zaie. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei eta baita zorionak ere.
Datorren urtean berriz ere beste aukera bat izango duzue guztiek!
Euskal Herriko ikusentzunezkoen rallya
Bi aste baino ez dira falta Ikus-entzunezkoen III. Rallya izateko! Parte hartzeko gogotsu egonez gero, oraindik garaiz zaude(te). http.rallya.mundua.com orrian datuak betetzea besterik ez dago. Gogoratu sari handiak daudela jokoan… eta primerako eguna pasatzeko aukera ere bai, noski!
Animatu, bada, eta eman izena! Ez utzi dena azken ordurako, bestela iazko edizioan HEGOAIXE taldeari gertatutakoa errepikatzeko arriskua duzue eta
Igarkizun lehiaketa martxan!
Badator berriz ere igarkizun lehiaketa eta parte hartzea oso erraza da, sortu nahi adina igarkizun, taldeka edo bakarka, eta bidali. Azaroaren 30 arte izango duzue denbora.
Irabazleak bi eguneko egonaldia irabaziko du bere gelakide guztientzat aterpetxe batean. Honez gain, parte hartzaile guztien artean 30 sari zozketatuko dira: CDROMak, mahai jolasak...
Parte hartzeko: http://www.aisia.net/igarkizun07/
Aisialdiko hezitzaileak behar dira Sakanan
Aisialdiko hezitzaileak behar dira Sakanan haur etorkinekin eskolaz kanpoko ekintzetan lan egiteko.
Eskatzen da:
- Euskaraz oso ondo jakitea (ahoz eta idatziz)
- Sakana ondo ezagutzea.
- Arloari lotutako lan esperientzia eta ezagupenak (aisialdia, kultur artekotasuna, irakaskuntza,...)
Baloratuko da:
- Arloari lotutako titulazioa
- Harremanetarako eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Bidali curriculumak kultura2@topagunea.com helbidera edo deitu 94 475 16 18 (Aiora) irailaren 20a aurretik.


Piropodun kamixeta uda honetarako
Muxu bat mikrobio trukea bada, pasaidazu gripea! izan da aurtengo piropo lehiaketako irabazlea. Orain, piropo hori kamiseta eder batean eramateko aukera eskaintzen dizugu. Eska ezazu oraintxe kamiseta bat gure web orrian eta ez galdu uda honetako jaietan ligatzeko aukera paregabe hau.
Jolas kooperatibo eta solidaritate tailerra Donostian, martxoaren 17an eta 18an
Jolas kooperatiboen eta elkartasun tailerrak izango dira martxoaren 17an eta 18an Donostian. Aisialdiko hezitzaileei eta talde animatzaileei zuzendua dago. Baita, jolas kooperatiboetan interesatuak daudenentzat eta jolasteko gogoa dutenentzat ere. Pascal Deruk, Casse-Noissettes (Brusela),zuzenduko ditu saioak.
Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: jolas kooperatiboak ezagutzea, dauden mahai jolasak topatzea, horiekin jolasteko esperientzia lortu eta jolasei zuku guztia atera eta gure irudimena lanean jarri.
Izena emateko InteRedeko egoitzara jo behar da martxoaren 1etik 14ra, arratsaldeko 4:30etatik 7:30era arte. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da. Informazio gehiago:
intered@euskalnet.net edo 943 29 38 47/ 943 27 90 44 telefonoetan.

‘Sorginak’, mitologiari buruz ikasteko
‘Sorginak’ da Urtxintxa Eskolak kaleratu duen jostailu berriaren izena. Euskal mitologia ezagutzeko eta elkarlana sustatzeko aproposa da jostailua. Maritxu sorginak edabe magikoa behar du lurrera ez erortzeko, baina osagaiak agortu egin zaizkio eta horiek lortzen lagundu behar diogu. Baso sorginduan barneratu eta Tartalo, Basajaun, Lamia, Herensugea, Behor Zuri eta Akerbeltz bisitatu beharko ditugu osagaiak lortzeko. Lagunduko al diogu Maritxu sorginari bere edabe magikoa osatzen?
Zazpi urtetik aurrerako haurrentzako abentura jolas kooperatiboa da ‘Sorginak’, izan ere, denon artean lagundu behar diogu sorginari, lurrera eror ez dadin. Lehiarik bultzatu gabe, gure indarrak batuz, edabe magikoaren osagaiak lortu behar ditugu. Era berean, euskal mitologiaren ezagutza modu ludikoan lantzen du; pertsonaia mitologikoak oinarri hartuta, ingurumenaren ezagutza eta honi dagokion hiztegia sakontzeko tresna da (sendabelarrak, basoko zuhaitzak…). Galderen bidez eta bertan agertzen diren ipuinen bidez, haurrek hizkuntza landuko dute.
Arau jolasa da, oinarrizko estrategia jolasa eta galdera eta erantzun jolasa. Arreta, arrazonamendua, erabakitzeko ahalmena, aho adierazpena, gorputz adierazpena eta adierazpen artistikoa garatzen ditu. Sormena, ideien asoziazioa, azkartasuna eta sozializazioa errazten ditu.
Jolasteko taula, sorginaren etxea, 2 dado, harea-erlojua, sorginaren fitxa, 4 jokalarientzako fitxak, 66 ekintza txartel, 10 edabe txartel, 24 istorio txartel, 20 osagai txartel eta gidaliburua topatuko dituzue kaxa barruan.
Hau da Aisia Jostailuak sailaren hirugarren alea. Aurretik ‘Piratak Altxorraren Bila’ eta ‘Izurdea plisti-plasta’ jostailuak kaleratu ditu Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak.
Animatuko al zarete Maritxu sorginari laguntzen?