Arantzako Barnetegia Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1º, 2., 3. eta 4. mailako ikasleei eskaintzen dien programa da. Programa honen xede nagusia ikasleen euskara ezagutza zein erabilera eskolaz kanpoko jardueren bitartez sustatzea da.

Horretarako, Arantza herriko aterpean 5 egunetako egonaldia gauzatzen dute ikasleek, ikastetxeko gela oso batek parte hartzen du eta beraiekin irakaslea ere egonaldira etortzen da.

Bertan, barnetegian gauzatu beharreko ekintza programaz Urtxintxa Eskolako 3 hezitzaile arduratzen direlarik. Ekintza hauek gehienak aisialdiko heziketako ohiko jarduerak dira, batzuk hizkuntzarekin erlazio zuzena dutenak eta beste batzuk, ondo pasatzera bideratuko dutenak dira, beti ere, ongi pasatzea eta haurrak gustura sentzitzea euskararen ezagutza zein erabilera estrategia oinarritzat hartzen baitugu.

Arantza harrera

Arantza haurrak

Arantza barnetegia

Acrobat Reader eskuratu