
Izurdea plisti-plasta
Urtxintxa Eskolak 2005eko udazkenean IZURDEA PLISTI-PLASTA jostailua argitaratu du. Argitalpen honen bidez, haurren aisialdirako euskarazko baliabide berri bat eskaini nahi dugu.
Izurdea plisti-plasta memoria jolas kooperaratiboa da. Animalia guztiek egiten dute zerbait dibertigarria. Guztiak aurkitu eta ezagutu beharko dituzu, izurdea sarean eror ez dadin. Lortuko al duzu guztiak topatzea?
NOLA JOLASTU?: BI JOLAS
- Bikote Jolasa: jolaskideak memo txartel bat altxatuko du, eta txarte horren bikotea aurkitzen saiatuko da. Bikotea osatuz gero, jolaskide guztiek ozen esango dute animaliaren izena eta baita aninalia horren zer egiten duen ere. Baina kontuz! Izurdea ateratzen bada, aurrera egin beharko d eta arrantzaleen sarera hurbilduko da. Horrelakorik ez gertatzea izango da gure lana.
- Ezkutaketan: ezkutatu diren hiru animalia aurkitzea izango da gure lana. Gainontzeko hemeretziak ikusita asmatu beharko dugu zein falta diren, eta taulan, gure ustez ezkutatu diren animalien irudien gainean, markatzeko fitxak jarriko ditugu. Jolaskideok animalia bat asmatzen dugun bakoitzean, etxe aldera mugituko dugu izurdearen fitxa. Guztion artean atera beharko dugu gure laguna sare artetik.
HEZIKETA GAITASUNAK
- Pedagogikoa: besteak beste, arreta, elkarketa, konzentrazioa, behaketa gaitasuna eta irudien asoziazioa bideratzen duen jolasa da.
- Euskara: itsas inguruko hiztegia lantzea da helburu nagusia. Euskararen erabilera bultzatzen du.
- Ingurumen heziketa: itsas ingurunearen ezagutza lantzen da eta izurdearen figurarekin mezu metaforikoa lantzen dugu: beharrezkoa da denon arteko elkarlana izurdea (natura) salbatzeko.
- Jolas kooperatiboa: denon artean lagundu behar dugu izurdea arrantzaleen sareetan eror ez dadin. Lehoarik bultzatzu gabe, gure indarrak batuz kanpoko elementu baten aurka lehiatu behar dugu.
Ondo pasa.
Prezioa: 25 €
Produktu hau www.aisia.net web gunearen bidez eskatuz gero, %25eko beherapena izango duzu.