bigarren cd-a

Euskal Jolasen Bilduma II

"Euskal Jolasen Bilduma II" izeneko CD-ROMa urtebete lehenago argitaratutako lehen bilduma osatzera heldu zen 2002 urtean. Lehen CD-ROMaren estiloari jarraiki, jolas interaktibo bat ("Ipurtargien Ganbara" deiturikoa) eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas bildu ziren bertan.

Bigarren bilduma honetako jolas bakoitzak ere azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio sozio-kulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz.

"Euskal Jolasen Bilduma II" deituriko honek CD-ROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 29 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.

Prezioa: 20 €

Produktu hau www.aisia.net web gunearen bidez eskatuz gero, %25eko beherapena izango duzu.