Munduan aurkitu diren jolas guztien artean zaharrena Ur-eko joku erreala da. Ur- en aurkitu zen, Mesopotamian, eta hortik datorkio bere izena. Duela 4.500 urte Sumer- eko buruek joko honetara jolasten zuten. Gizarte hartan pertsona bat hiltzen zenean bere gorputzarekin batera jolas honetako taula bat sartzen zuten lurpean, hortik gizarte hartan jarduera honek zuen garrantziaz jabetu gaitezke. Gehiago irakurri →
Pasa den asteazkenean, hilak 15, Jon Sarasuaren hitzaldia izan zen Zumaian antolatu dituzten “euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloaren baitan.
Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966-) bertsolari eta soziologoa da. Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Hainbat Eskolarteko Txapelketa irabazi ondoren, Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an.
Asteazkenean eskaini zigun hitzaldian “Norabideari begiratu batzuk” izenburupean, azken bost hamarraldiotan bizi izan den Euskal hiztun komunitatearen berreskurapen partzial baten aroari buruz aritu zen. «Aro horri begiratuta ikasteko asko dago hortik eta hainbat ahalegin-ildok zentzu handia izaten segitzen du. Bestetik, ordea, desafio zahar eta berri lodi xamarraren aurrean aurkitzen da hiztun komunitatea».
Inauterietan murgildurik, Gasteizko AEKideek jai ikaragarria antolatu dute inauterietarako. Urtero mozorrotzeko gai bat jartzen dute eta aurtengoa berdea da. Gasteiz Green Capital denetik zoko guztietan ikus dezakegun kolorea da eta gasteiztarrak ere euskaltegreen bilakatuko dira, otsailaren 17an Jimmy Jazz aretoan.
Gainera, azken aldian, Ai seu eu te pego abesti brasildarrak izan duen arrakasta kontutan hartuta eta ikusi ahal izan ditugun bertsio desberdinen ostean, Gazteiztarrak ere animatu dira eta bertsio propioa atera diote abestiari, ondorengoak izan dia emaitzak:
Ate joka ditugu dagoenekoz inauteriak, urte osoan zehar hainbeste irrikaz itxoiten ditugun jaiak. Euskal Herriko txoko guztietan bezala, gure herrian, Azpeitian, hasi gara etxeko leihoetatik inauterien usaina antzematen. Igandean emango zaie hasiera, txikiteo elegante egunarekin eta astelehenean izaten dugu mozorro eguna. Gazteok normalean gauez gozatzen dugun arren, guraso andanaren plana izaten da goizeko haurren desfilea. Gehiago irakurri →
Lau urte igaro dira Lezo eta Pasaian Kuadrillategi egitasmoa Urtxintxa Eskola kudeatzen hasi zenetik. 13-15 urte bitarteko gazteekin, ostiralero bi orduz elkartzen dira hezitzaileak, haien gustuko gauzak egin eta arratsalde atsegin bat igarotze aldera. Eta hori dena, euskaraz. Gehiago irakurri →
Katillukadak, kontakatillu taldeak sortu duen lehen txotxongilo obra dugu. Katillu dugu protagonista, bertsolari ohia, eta egun Euskal Herriko txoko guztietako haurrei ipuinak kontatzen dabil herriz herri. Hala ere, noizean behin bertsoren bat edo beste abesten du, oraindik ere bertsolari fina delakoan baitago. Gehiago irakurri →
Iada abian dugu Oinez Jazz zikloa, Euskal musika eta jazza uztartu nahi dituen zikloa. San Fermin Ikastola eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatuak izan dira pasa den ostegunean abiatu zen ziklo honen antolatzaileak. Gehiago irakurri →
Bizarra Lepoan elkartea 1995ean sortu zen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Hainbat egitasmo antolatzen dituzte urtean zehar eta horietako bat da Bapiruke udalekuena.
Lehengo astean, Topaguneak antolatutako “jolasa baino gehiago” jardunaldietan, udaleku hauetako antolakuntzako parte hartzaile baten solasaldia entzuteko aukera izan nuen. Solasaldi honetan atera ziren hainbat ideiak nahiko zurrumurru sortu zuen entzuleen artean. Niri ere kezka sortu zitzaidan eta hori partekatu nahi izan dut gaurkoan blog honetan. Gehiago irakurri →
Askotan esan ohi da pertsona batekin hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko hautua, elkar ezagutzeko momentuan erabilitako hizkuntzaren arabera izaten dela. Gerta daiteke, ustez euskaraz ez dakien batekin gazteleraz hitz egiten hastea eta denbora dezentera konturatzea euskaraz bazekiela, baina ordurako gazteleraz hitz egitera ohituta daudenez, gazteleraz hitz egiten jarraitzea eta zaila egitea hizkuntza ohitura hori aldatzea. Hizkuntza ohiturak aldatzea baino, errazagoa dirudi, beraz, lehenengo komunikazio momentu horretan adi eta tentuz ibiltzea une hori erabakigarria izango baita aurrerantzean erabiliko den hizkuntza zein izango den jakiteko. Gehiago irakurri →
Kolorez inguratuta gaude. Koloreak goian behean. Koloreak alde guztietan. Ziur begiak pantailatik altxatu eta denbora gutxian kolore andana bereiz dezakezula. Zer arraio, pantailatik begirik altxa gabe ere bai. Urdina, gorria, grisa, berdea, zuria, morea, beltza, arrosa, horia, marroia deitzen diegu. Ilunak, beroak, biziak, argiak, tristeak, hautsiak, primarioak, gastatuak, alaiak, hotzak, bereziak iruditzen zaizkigu. Baina, zer dira koloreak?