Denda > CD-ROMak eta DVD-a
Euskal Jolasen Bilduma I
Euskal Jolasen Bilduma I
Prezioa: 15,00
AGORTUA
Azalpena
"Euskal Jolasen Bilduma I" izeneko CD-ROMa Urtxintxa Eskolak argitaratu zuen 2001 urtean. Bertan, TORTOLOXAK euskal jolas tradizionalean oinarritutako jolas interaktiboaz gainera, berrogeita hamar euskarazko jolas aurkituko dituzu.
Jolas bakoitzak azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio sozio-kulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz.
"Euskal Jolasen Bilduma I" deituriko honek CD-ROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 28 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.








