
Aurten ere Urtxintxa eskolak igarkizun lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko haurrek parte hartzeko aukera izan ondoren irabazlea aukeratzeko garaia iritsi da. 750 igarkizun inguru jaso dira guztira eta txoko guztietatik iritsi dira: Zarautz, Donostia, Elgoibar, Plentzia, Usurbil, Helduain, Etxarri Aranatz…
Izugarrizko arrakasta izan du lehiaketak eta irabazle bat aukeratzea oso zaila izan da, izan ere, parte hartzaileek oso maila ona erakutsi baitute. Baina epaimahaiak azkenean honako igarkizun hau aukeratu du:
Kanpai bat dut eta ez naiz eliza
pozoia dut eta ez naiz sugea
arriskutsuak nire tentakulu meheak
(MARMOKA)
Donostiako Zuhaizti ikastetxetik jaso dugun igarkizuna da hain zuzen ere, 6. B gelak bidali digu eta gelakideentzat bi eguneko irteera paregabea irabazi dute.
Bestalde parte hartu dutenen artean, mahai jolasak, CD-ROMak… zozketatuko dira eta ikastetxeetara bidaliko zaie. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei eta baita zorionak ere.
Datorren urtean berriz ere beste aukera bat izango duzue guztiei!