Euskal jolasak
- JASOLEAK:
AH – DS – IH – ET – GUR
- EDUKIAK:
1. JOLASAREN OINARRIA:
- Jolasaren garrantzia
- Jolasaren elementuak
2. EUSKARA ETA JOLASA:
- Soziolinguistika: oinarrizko azalpenak
- Jolasen bidez euskara sustatuko dugu?
- Euskara sustatzeko jolas programazioa
3. JOLASAREN HIZKUNTZA ETA HIZKUNTZAREN JOLASA:
- Jolasteko erabiltzen den hizkuntza eta esamoldeak
- Jolasen sormena
4. JOLASA ZERRENDA:
- Trebetasun jolasak (tortoloxak, kanikak, intxaur jokoak...)
- Zozketako jolasak (dona dona, kuku miku, teknikak...)
- Sokasalto jolasak
- Esku jolasak
- Goma jolasak
- Animazio eta mimika jolasak
- Lerrokako jolasak
- Biribilean egiteko jolasak
- Harrapaketa eta ezkutaketa jolasak
- IRAUPENA:
Ikastaroaren jasoleen arabera 4, 6, 10 edo 20 orduko moduluak egin daitezke.
- IRAKASLERIA:
Urtxintxa Eskolako Soziolinguistika arloko irakasleak (aisialdiko hezitzaileak, pedagogoak, filologoak, hizkuntza irakasleak...).
- IKASMATERIALA:
Ikastaroaren partaideei Urtxintxa Eskolak argitaratutako Euskal Jolasen Liburuxka bana ematen zaie. Liburuxka hauetan ikastaroan jorratuko ditugun eduki guztiak azaltzen dira.
Honetaz gain, ‘Euskal Jolasen Bilduma 1' eta ‘Euskal Jolasen Bilduma 2' izeneko CDROMak ikastaroan erabiltzen ditugu eta bertan erosteko aukera dago.
- TITULAZIOA:
Urtxintxako ziurtagiria.