Zergatik aukeratu Urtxintxa Eskola?

  • 19 URTE IGARO DIRA Urtxintxa Eskolak bere ibilbidea hasi zuenetik. Aldi honetan zehar 6.000 pertsona inguruk hartu dute parte gure ikastarotan.

  • HEZKUNTZA PERTSONALIZATUA , koordinatzaile batek egiten du ikastaro bakoitzeko partaideen jarraipen pertsonalizatua. Kopuru aldetik talde mugatuak izaten dira. Partaideen formazio eta etorkizuneko lan interesak bideratzen saiatzen gara.

  • KALITATEA bermatzeko, eskuartze teknikoan eskarmentu handia duten irakasleek ematen dituzte saioak eta dagokien gaian lizentziatuak edota diplomatuak dira.

  • METODOLOGIA aktiboa, praktikoa (dinamikak, jolasak, teknikak,...) eta egokia etorkizuneko eguneroko lanean aplikatu ahal izateko.

  • BALORE HEZIKETA : integrala, kritikoa, askatzailea, sortzailea, hezkidetzailea, ez direktiboa,...

  • EUSKAL HERRIAN ETA EUSKAL HERRIARENTZAT HEZI : ezaugarri horiek guztiak gure formazio diseinuetan islatzen ditugu, bai erabiltzen dugun hizkuntzaren bitartez eta baita hezkuntza curriculumaren egokitzearen bitartez ere.

  • GAURKOTUA : egunerokotasunari egokitzeak eskatzen dituen erronkak gure gain hartzen ditugu, bide horretan esperientzia eta baliabide berriak aurkeztea dugu helburu: haur txokoak, gazte-lekuak, natur eskolak, euskal jolasak,...
  • PROFESIONALIZATUA : helburua, aisialdian lanean arituko diren pertsonak edota lanean dihardutenak (profesional edota boluntario gisa), formatzea da.

  • ESKUARTZEAN ERREFERENTEAK : azken bost urte hauetan 19.770 pertsonek hartu dute parte gure programetan. Urtxintxak ekipamendu eta programa ugari kudeatu eta dinamizatzen ditu, besteak beste: Arantzako euskal girotze barnetegia, Pasaiako piraten etxea, Udaleku irekiak eta itxiak, abentura udalekuak, Gazte txokoak, Ludotekak,...