Matrikulazioa

AISIALDIKO HEZIKETA eta DINAMIZAZIO SOZIOKULTURALA
  • EPEAK:
    - Begirale ikastaroaren matrikulazio epea: irailaren 4etik 22ra izango da.
    - Gainontzeko ikastaroen epea irailaren 29 arte luzatuko da.
    - Soziolinguistika ikastaroetarako, bulegora deitu (943270033)
  • ORDUTEGIA:
    - Goizez: 10:00- 13:00
    - Arratsaldez: 16:00-18:00
  • DOKUMENTAZIOA:
    - Argazki bat.
    - Prezio totalaren erdiari dagokion ordainagiria.
    - NA-ren fotokopia.
  • ORDAINKETA:
    - Euskadiko Kutxa 3035 0084 77 0840018773
    - Ordainagirian agertu beharrekoak: matrikulatu den pertsonaren izen eta abizenak eta ikastaroaren izena.
    - Ikastaro eta pertsona bakoitzeko ordainagiri bat behar da.
  • OHARRAK:
    - Ikastaroetako ikasle kopurua mugatua da, beraz lehentasuna izen ematearen ordenaren baitakoa izango da.
    - Baja emateko adierazpena ikastaroa hasi baino 30 egun lehenago egiten ez bada (Begirale ikastaroaren kasuan 15 egun lehenago), URTXINTXA ESKOLAK matrikularen % 20 gordeko du. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko.
    - Agertzen diren egutegiak behin behinekoak dira.
    - Joan etorriak eta larunbatetako bazkaria ez dira matrikularen prezioan sartzen.
    - Ziurtagiriak jasotzeko saio guztietan parte hartzea derrigorrezkoa da.
SOZIOLINGUISTIKA:

Ikasturte osoan zehar jasoko dira arlo honetako ikastaroei dagozkien eskariak, Urtxintxa Eskola eskatzailearen beharretara egokituko delarik.

Ikastaroa hauek zuen herrian, ikastetxean edo elkartean antolatzen ditugu. Astean zehar eta asteburuetan, zuek aukeratutako ordutegian garatu ditzakegu honelako ikastaroak. Horretarako, 8 eta 20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarekin harremanetan jarri.