Udalekuen prestakuntzarako
ikastaro praktikoak
- JASOLEAK:
AH – DS – IH – ET
- EDUKIAK:
- Kontzeptuzkoak:
- Funtzioak eta betebeharrak.
- Talde lana.
- Motibazioa.
- Antolakuntza sistema.
- Harreman sarea.
- Prozedurazkoak:
- Funtzio eta betebeharrak barneratzea.
- Talde lana eraginkorrak izan dadin lehentasunezko baldintzak zeintzuk diren deskubritzea.
- Baldintza horiek eman daitezen norberak egin dezakeen ekarpena zein den adostea.
- Taldearen motibazioa, talde antolaketa eta talde harremanak
sendotuko dituen konpromisoak hartzea bideratzea.
- Jarrerazkoak:
- Begiraleak udako egitasmoko subjektu aktibo sentitzea.
- Taldean bizitzan inplikatzeko gogoa piztea.
- Talde izaera indartzea.
- IRAUPENA:
Ikastaroaren eskatzailearen arabera egokituko da. 4, 6, edo 8 orduko
moduluak egin daitezke.
- IKASMATERIALA:
Urtxintxa Eskolak publikaturiko “Udako egitasmoen eskuliburua” jasoko
du ikasle bakoitzak.
- TITULAZIOA:
Urtxintxako ziurtagiria.
- EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA TOKIA:
Ikastaroa hau Udako Egitasmoak antolatzen dituzten Udalei, Erakundeei
nahiz Elkarteei eskaintzen diegu. Datak, ordutegia eta tokia ikastaroaren
eskatzailearen baldintzetara egokituko dugu. Horretarako, 8 eta
20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa
Eskolarekin harremanetan jarri.
- PREZIOA:
Eskaeraren araberakoa