Udalekuen planifikazioa

  • JASOLEAK:
    AH – DS – IH – ET

  • EDUKIAK:
    - Kontzeptuzkoak:
    • Helburu estrategikoak.
    • Helburu orokorrak eta zehatzak
    • Eremuen planifikazioa:
      • Ekintzak: egunez egunekoa.
      • Talde dinamika: haur taldearen garapen prozesua.
      • Eguneroko bizitza: ohituren esku-hartzea maila pertsonal eta sozialean.

    - Prozedurazkoak:
    • Planifikazio urratsak identifikatzea.
    • Urrats horiek eman ahal izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
    • Tresna hauek erabiltzen ikastea.

    - Jarrerazkoak:
    • Planifikazio prozesuan kontutan hartu beharreko eremu guztien garrantziaz ohartzea.
    • Planifikazio prozesua hobetzeko gogoa piztea.

  • IRAUPENA:
    Ikastaroaren eskatzailearen arabera egokituko da. 4, 6, edo 8 orduko moduluak egin daitezke.

  • IKASMATERIALA:
    Urtxintxa Eskolak publikaturiko “Udako egitasmoen eskuliburua” jasoko du ikasle bakoitzak.

  • TITULAZIOA:
    Urtxintxako ziurtagiria.

  • EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA TOKIA:
    Ikastaroa hau Udako Egitasmoak antolatzen dituzten Udalei, Erakundeei nahiz Elkarteei eskaintzen diegu. Datak, ordutegia eta tokia ikastaroaren eskatzailearen baldintzetara egokituko dugu. Horretarako, 8 eta 20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarekin harremanetan jarri.

  • PREZIOA:
    Eskaeraren araberakoa.