Segurtasuna zainduz prebentzioa ahalbidetu

  • JASOLEAK:
    AH – DS – IH – ET

  • EDUKIAK:
    - Kontzeptuzkoak:
    • Ziurtasun markoa: fisikoa eta afektiboa.
    • Eskuartze uneak eta espazioak.
    • Osasunerako heziketa prebentzio neurri gisa.
    • Ziurtasun neurriak eta estrategiak.

    - Prozedurazkoak:
    • Ziurtasun fisiko eta afektiboaren inguruko oinarrizko kontzeptuak argitzea eta barneratzea.
    • Eskuartze testuinguruak eta espazioak identifikatzea.
    • Ziurtasuna bermatzeko udalekuetan abian jarriko diren neurriak eta estrategiak adostea.
    • Haurrekin eta begiraleen artean elkarbizitza arauak finkatzeko plangintza egitea.

    - Jarrerazkoak:
    • Ziurtasun markoa egituratzeko egiten den planifikazioan eragile aktibo izatea.
    • Planifikazio horretan norbere ardurak betetzeko konpromisoaren ezinbestekotasunaz ohartzea.

  • IRAUPENA:
    Ikastaroaren eskatzailearen arabera egokituko da. 4, 6, edo 8 orduko moduluak egin daitezke.

  • IKASMATERIALA:
    Urtxintxa Eskolak publikaturiko “Udako egitasmoen eskuliburua” jasoko du ikasle bakoitzak.

  • TITULAZIOA:
    Urtxintxako ziurtagiria.

  • EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA TOKIA:
    Ikastaroa hau Udako Egitasmoak antolatzen dituzten Udalei, Erakundeei nahiz Elkarteei eskaintzen diegu. Datak, ordutegia eta tokia ikastaroaren eskatzailearen baldintzetara egokituko dugu. Horretarako, 8 eta 20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarekin harremanetan jarri.

  • PREZIOA:
    Eskaeraren araberakoa.