Jolasak > animazio jolasa
Oso ondo
Adina: 3 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala
Azalpena
1
Guztiak biribilean daudela, taldekide guztiek abestia abestuko dute. Bitartean lagun bat erdira aterako da, eta nahi dituen mugimenduak egingo ditu abestiaren erritmoari jarraituz. Biribilean dauden gainontzeko taldekideek erdikoak egiten duen dantza imitatu behar dute.
2
Abestiaren azkeneko esaldia esaterakoan, "jei... hasi dantzatzen", erdiko lagunak biribileko norbaiten izena esan beharko du; hori erdira pasatuko da, eta berriro hasiko da abestia.
OSO ONDO
EGITEN DUZULAKO
MUGITU BESOAK
OLATUAK BEZALA
XUABE, XUABE
XU-XU-XUABE
JEI (izena) HASI DANTZATZEN.
Informazio soziokulturala
Azken urteetan oso ezaguna egin da abesti hau. Nahiz eta abestia eta jolasa adin guztietarako oso egokia izan, gazteen artean arrakasta handia du. Festa giroan eta lagun artean egiteko oso jolas aproposa da.
Aldaerak
*dantza bera errepikatuz
Zenbait taldetan errazago izango da beti mugimendu berak errepikatzea. Hau da, erdian dagoenak mugimenduak asmatu ordez, hobe izango da denon artean dantza bat hitzartu eta beti dantza hori bera errepikatzea.
Esamoldeak
- KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
Gaitasunak
- JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jokoa. - JOKAERA KOGNITIBOAK
Sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena - TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: koordinazio erritmikoa orokorra. Sormena: Adierazpen sormena. - ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.
Abestia
OSO ONDO
EGITEN DUZULAKO
MUGITU BESOAK
OLATUAK BEZALA
XUABE, XUABE
XU-XU-XUABE
JEI (izena) HASI DANTZATZEN.
Iruzkinak
* Dutenak beharrezkoak dira




