Kukurruku
Jolas Mota:
sokasalto jolasa
Kopurua:
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Espazioa:
Kalean edo gela zabal batean, gelak nahiko altuera badu
Adina:
6 urtetik aurrera
Materiala: Soka
Abestia:
mp3 |
realplayer
Bi taldekidek sokari eragingo diote eta besteak saltoka arituko dira. Jokalari bakoitzak, banaka, abesti osoa bukatu arte salto egin behar du. Abestia elkarrizketa da, beraz, saltokariaren eta sokari eragiten dioten lagunen arteko elkarrizketa moduan abestuko da:
Saltokaria: KUKURRUKU
Besteak: ZER DIOZU?
Saltokaria: BURUAN MIN
Besteak: NORK EGIN?... Eta abar.
Saltokariak, abesteaz gain, mugimendu batzuk egin beharko ditu, antzezpen modura. Abestiaren aldaerak berdin-berdinak ez direnez, antzezpenak ere zertxobait aldatu egiten dira batetik bestera.