Katean
Jolas Mota:
korrika, harrapaketa jolasa
Kopurua:
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Espazioa:
Edozein
Adina:
5 urtetik aurrera
Materiala:
Ezer ez
Harrapaketa jolas honetan taldekide bat harrapatzaile arituko da, eta beste jokalari guztiak harrapatu behar ditu. Horretarako oso garrantzitsua da jolas eremuaren mugak aurretik ondo zehaztea.
Betetzen dagoenak norbait harrapatuz gero, eskutik helduko dio eta aurrerantzean biek harrapatu beharko dituzte beste jokalariak. Hirugarrena harrapatuta berdina egingo dute, hau da, eskutik heldu eta besteen bila joan. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, kate luze bat osatuko da. Jokoa jokalari guztiak harrapatutakoan bukatuko da, eta lehen harrapatutakoari betetzea egokituko zaio hurrengo txandan.