Jolasak haurren aisialdian duen garrantziaz jabetuta eta era berean, aisialdiak euskararen normalizazio prozesuan duen eragina kontuan hartuz, Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak euskal jolasak biltzeari ekin zion. Gaur egun 250 jolasetik gora ditu katalogatuta eta ahalegin biziak egiten ditu jasotako lana ikastetxeetan, lagun taldeetan, irakasle eta gurasoen artean zabaltzeko.

Webgune honek Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren bozgorailu izan nahi du eta antolatzen dituen ikastaroetatik eta euskarazko jolasen sustatze lan horretatik haratago jo nahi du. Zentzu honetan, astero jolas berri bat azalduz, pixkanaka orain arteko bilduma osoa sarean ipintzea da helburua.

Dagoeneko ezagunak egingo zaizkizun pertsonaia batzuk izango dituzu jolaskide webgune honetan. Pertsonaia hauek izan dira, hain zuzen, Urtxintxaren izenean plazaratu diren bi CD-ROMetako protagonistak. Zalantzarik gabe, irakaslerik adituenak dituzu euskal jolasetan murgiltzeko asmotan bazara