Jolasak - goma jolasa - Kilometro bat oinez

aisia.net

Jolasak > goma jolasa

Kilometro bat oinez

Kilometro bat oinez jolasa

Adina: 4 urtetik aurrera

Kopurua: Gutxienez 4

Materiala: Goma elastikoa

Espazioa: Edozein

Iruditan: ikusi

Materiala
Azalpena

1

Gomaren barnealdean hiru, lau, bost, etab. lagun jarriz gero hirukia, laukia, eta abar sortzen da. Gainontzeko taldekideak, gomak osatzen dituen aldeetan banatuko dira.

2

Abestiarekin batera jolaskide guztiek honako mugimendu hauek errepikatuko dituzte:

KILOMETRO BAT OINEZ IBILIZ IBILIZ
KILOMETRO BAT OINEZ...

1. Eskuineko hankarekin goma zapaldu
2. Ezkerreko hankarekin goma zapaldu, eskuineko hanka altxatu gabe
3. Eskuineko hanka gomatik altxatu
4. Ezkerreko hanka gomatik altxatu

Lau mugimendu hauek hiru aldiz errepikatuko dira abestiaren erritmoari jarraituz.

...BI ZAPATAK HAUTSIZ

3

Gomak osatzen duen irudiaren barruan (hirukia, laukia...) bi pauso emanez eskuinaldera mugituko dira jokalari guztiak.

4

Ondoren abestia berriro hasiko da eta mugimendu berak egingo dira. Jolasa errepikatu egingo da, jokalari bakoitza hasieran zegoen tokira itzuli arte. Orduan, aurretik inork hutsik egin ez badu, gomari eusten daudenek goma zangarretan jarriko dute eta berriro kantatzeari ekingo diote.

5

Pixkanaka-pixkanaka goma igotzen joango dira: orkatilak, zangarrak, belaun atzealdeak, ipurdia, gerria, besapeak eta lepoa.

Informazio soziokulturala

Goma jolas honetan erabiltzen den abestia Imanol Urbietak argitaratutako Xixupika I liburuan agertzen da. Liburu horretan ez da, dena den, goman jolasteko era hau agertzen, beraz, liburua argitaratu ondorengo moldaera bat da goma jolas hau.

Esamoldeak
  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan goma eusten daudenak)
  • HUTS EGIN
    Gaizki egin, kale egin.
  • GOMARI EUSTEKO ERAK
    orkatiletan: lehenengoa
    zangarretan: bigarrena
    belaunen atzealdean: hirugarrena
    ipurdian: laugarrena
    gerrian: bosgarrena
    besapeetan, galtzarbeetan: seigarrena
    lepoan: zazpigarrena
    sudur eta belarri parean: zortzigarrena
    buru gainean: bederatzigarrena
    besoak buru gainean luzatuta: hamargarrena
Gaitasunak
  • JARDUERA LUDIKOA
    Mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • JOKAERA KOGNITIBOAK
    Sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
    Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • TREBETASUN FUNTZIONALAK
    Ikerketa: lekualdatzea (saltoa).
    Eraginkortasuna: zalutasuna eta arintasuna.
  • ALDERDI SOZIALAK
    Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.
Abestia

KILOMETRO BAT OINEZ
IBILIZ IBILIZ
KILOMETRO BAT OINEZ
BI ZAPATAK HAUTSIZ


Portada
Enpresa
 
Iruzkinak

* Dutenak beharrezkoak dira

ESTRANETA

Txantxariak

urtxintxa

© 2010 urtxintxa
Mundaiz bidea 8-2.E 20012
20012 Donostia
Telefonoa: 943270033
Faxa: 943270079
gipuzkoa@urtxintxa.org

CC lizentzia
Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin (by-nc-sa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia