Jolasak
goma jolasa
Pin pan sua
Adina: 6 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 3
Materiala: Goma elastikoa
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala
Azalpena
1
Bi jolaskidek marrazkian agertzen den moduan helduko dute goma.
2
Ondoren, jolasaren leloa esaten duten bitartean goma etengabe mugituko dute, eta azken hitzekin batera ahalik eta sare korapilatsuena osatu beharko dute esku artean duten gomarekin. Horretarako, hankak, besoak, eta, orokorrean, gorputz guztia erabil dezakete.
3
Beste jolaskideek goma ukitu gabe "sarea" pasatu beharko dute. Norbaitek goma ukitzen badu, hori jarriko da goma eusten, eta berriro hasiko da jolasa.
Informazio soziokulturala
Goma jolasak nahiko berriak dira. Euskal Herrian badirudi 1950. urtetik aurrera zabaldu direla. Hemen agertzen den jolasa kalean jaso dugu eta gaztelaniazko PIN PAN FUEGO jolasaren moldaketa da.
Aldaerak
Hik Hasi aldizkariak argitaratu duen Haur Jolasak II diskoan jolas honen aldaera bat agertzen da: SERAFIN MOKOFIN. Jolasa berdin egiten da, baina beste hitz batzuk erabiliz.
Esamoldeak
- BETE IZAN
Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan goma eusten daudenak) - HUTS EGIN: Gaizki egin, kale egin.
Gaitasunak
- JARDUERA LUDIKOA
Mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa. - JOKAERA KOGNITIBOAK
Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua. - TREBETASUN FUNTZIONALAK
Ikerketa: lekualdatzea eta mugimendu dinamikoa espazioan.
Eraginkortasuna: zalutasuna. - ALDERDI SOZIALAK Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.
Abestia
PIN PAN SUA
AMONAREN PIKUA
(edo)
PIN PAN SUA
AITONAREN PIKUA
Iruzkinak
* Dutenak beharrezkoak dira





