1. Gurasoei zuzendutako euskal jolasen ikastaroa

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasole kopurua: Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki bana
  • Ordu kopurua: 4 ordu (bi saiotan edo saio batean) / 6 ordu (hiru saiotan) / 8 ordu (lau saiotan)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    - Urtxintxa eskolak argitaratutako EUSKAL JOLASEN BILDUMA eta EUSKAL JOLASEN BILDUMA 2 CDROMAK erabiliko ditugu. Ikastaroaren jasoleek CDROMak erosteko aukera izango dute.
    - Partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka bana ematen zaie landutako eduki eta jolas guztiekin.
  • Metodologia:
    Jolasak eta abestiak ikasteko era egokiena jolastea eta abestea da. Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da.
  • Helburua:
    Euskaraz jolasteko tresnak ikasi:
    · Jolas berriak ikasi
    · Ohiko jolasak ikasi
  • Edukiak:
    1. EUSKARA ETA JOLASA
    Haurren artean euskara sustatzeko jolasak duen garantiza
    2. JOLAS ZERRENDA
    - Zozketako jolasak (dona dona, kuku miku, teknikak...)
    - Sokasaltoko jolasak
    - Esku jolasak
    - Goma jolasak
    - Animazio eta mimika jolasak
    - Lerrokako jolasak
    - Korro jolasak
    - Itsuka
    - Baloi jolasak...

IKASTAROAREN AZKEN EGUNEKO SAIO BEREZIA:

Ikastaroan parte hartuko duten gurasoek ikasitako jolasak beraien seme-alabei erakutsiko dizkiete. Horretarako txoko ezberdinak antolatuko ditugu, eta txoko bakoitzean jolas mota ezberdinak erakutsiko ditugu. Txokoetan gurasoak egongo dira eta haurrak, taldeka, txoko batetik bestera pasako dira jolas guztiak egiteko. Txoko batetik bestera pasatzeko unean, Urtxintxa Eskolako dinamizatzaileak animazio jolas bat gidatuko du guztientzat (guraso eta haurrentzat).