11. Udalekuen antolakuntza

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasoleak: Udalekuetako begiraleentzat Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki bana
  • Ordu kopurua: 16 ordu (lau edo hiru saiotan)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    - Partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka eta txosten gehigarri bana ematen zaie landutako eduki eta jolas guztiekin
  • Metodologia:
    Ikastaro honen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da.
  • Helburua:
    1. Udalekuetan lana egingo duten begiraleentzat oinarrizko formazioa eskaini.
    2. Udalekuak antolatzeko eta planifikatzeko formazioa eman.
    3. Udalekuen programazioa osatu.
  • Edukiak:
    · Soziolinguistika, oinarrizko kontzeptuak
    · Begiraleen jarrerak euskara sustatzeko
    · Euskal jolasak
    · Udalekuen planifikazioa
    · Udalekuak antolatzeko tresnak: antolakuntza fitxak

OHARRA:

Ikastaro hauen antolatzaileei Urtxintxak aholkularitza eskainiko die. Era berean Urtxintxak beste hainbat zerbitzu gehigarri udalekuen antolatzaileen esku utziko ditu: liburutegia, udalekuak antolatzeko erabiltzen dituen fitxak, lan boltsa, begiraleen hautaketa...