3. 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasoleak: Gurasoak, aisialdiko hezitzaileak, irakasleak...Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki bana
  • Ordu kopurua: 6 ordu (lau edo bost saiotan)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    Ikastaro guztietan hartzaileei TXOSTEN bana ematen zaie. Bertan ikasitako jolas guztiak agertzen dira.
  • Metodologia:
    Jolasak eta abestiak ikasteko era egokiena jolastea eta abestea da. Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da.
  • Helburua:
    Haur txikiekin euskaraz jolasteko eta abesteko tresnak ikasi
  • Edukiak:
    1. JOLASAK
    - Esku jolasak, korru jolasak, zabuan aritzekoak, mimika jolasak, trebetasun jolasak...
    2. ABESTIAK
    - Lo kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak, errezitatzekoak...