4. Euskal jolasak
(Kalean euskaraz aritzeko ohiko jolasak eta jolas berriak)
IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:
- Jasoleak: Haur eta lehen
hezkuntzako irakasleak. Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez
20 lagun
- Tokia: Gela handi bat. Partaide
bakoitzeko aulki bana
- Ordu kopurua: 20 ordu (bi
zatitan egin daiteke 10 eta 10 ordu)
IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:
- Ikasmateriala:
- Urtxintxa eskolak argitaratutako EUSKAL
JOLASEN BILDUMA eta EUSKAL
JOLASEN BILDUMA 2 CDROMAK erabiliko ditugu.
- Partehartzaileei Euskal
Jolasen Liburuxka bana ematen zaie landutako eduki eta jolas guztiekin.
- Metodologia:
Jolasak eta abestiak ikasteko era egokiena jolastea eta abestea da.
Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa
da.
- Helburua:
1. Jolasaren garrantziaz hausnartu eta jabetu:
- Jolasek, heziketa tresna eta kultur transmisiorako tresna moduan
duten garrantziaz ohartu.
2. Jolasek euskara sustatzeko duten garrantziaz jabetu>
- Hizkuntzaren transmisioan eta euskararen bizitzan jolasaren tokia
eta betebeharra ikusi.
3. Jolasen bidez transmititzen den haur hizkera ez formalean trebatu:
- Haurtzaroan hizkera informala lantzeko eta transmititzeko jolasak
duen garrantziaz jabetu eta hizkera honetan trebatu.
4. Euskararen normalizaziorako tresnak ikasi:
- Euskarazko ohiko jolasak eta jolas berriak ikasi
- Hizkuntza sustatzeko jolasak sortzen trebatu
- Edukiak:
1. Jolasaren oinarria:
- Jolasaren garrantzia
- Jolasaren elementuak
2. Euskara eta jolasa:
- Soziolinguistika: oinarrizko azalpenak
- Jolasen bidez euskara
sustatuko dugu?
- Euskara sustatzeko jolas programazioa
3. Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa:
- Jolasteko erabiltzen den hizkuntza eta esamoldeak
- Jolasen sormena
4. Jolas zerrenda:
- Trebetasun jolasak (tortoloxak, kanikak,
intxaur jokoak...)
- Zozketako jolasak (dona dona, kuku miku, teknikak...)
- Sokasalto jolasak
- Esku jolasak
- Goma jolasak
- Animazio eta
mimika jolasak
- Lerrokako jolasak
- Biribilean egiteko jolasak
-
Harrapaketa eta ezkutaketa jolasak