5. Hizkuntz jolasak
(Ahozko eta idatzizko hizkera ikasgelan lantzeko jolasak)

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasoleak: Haur eta lehen hezkuntzako irakasleak. Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki eta mahai bana
  • Ordu kopurua: 20 ordu (bi zatitan egin daiteke 10 eta 10 ordu)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    - Parte hartzaileei txosten bana ematen zaie landutako eduki guztiekin.
  • Helburua:
    1. Jolasaren garrantziaz hausnartu eta jabetu:
    - Jolasek, heziketa tresna eta kultur transmisiorako tresna moduan duten garrantziaz ohartu.
    2. Jolasek euskara sustatzeko duten garrantziaz jabetu:
    - Hizkuntzaren transmisioan eta euskararen bizitzan jolasaren tokia eta betebeharra ikusi.
    3. Euskara lantzeko tresnak ikasi.
  • Edukiak:
    1. Jolasaren oinarria:
    - Jolasaren garrantzia
    - Jolasaren elementuak
    2. Euskara eta jolasa:
    - Soziolinguistika: oinarrizko azalpenak
    - Jolasen bidez euskara sustatuko dugu?
    - Euskara sustatzeko jolas programazioa
    3. Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa:
    - Jolasteko erabiltzen den hizkuntza eta esamoldeak
    - Jolasen sormena
    4. Jolas zerrenda:
    - Mahai jolas eta jokoak
    - Ahozko hizkera lantzeko jolasak
    - Ziria, umorea eta barrea
    - Atsotitzak
    - Igarkizunak
    - Hitz korapiloak eta sorgin hitzak
    - Abestiekin jolastuz
    - Denbora pasak
    - Kalean hizkuntza lantzeko talde jolasak