7. Euskal jolasen ikastaroa

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasoleak: Aisialdiko eta jantokietako hezitzaileentzat eta euskara elkarteko dinamizatzaileentzat Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki bana
  • Ordu kopurua: 10 ordu (lau edo bost saiotan)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    - Urtxintxa eskolak argitaratutako EUSKAL JOLASEN BILDUMA eta EUSKAL JOLASEN BILDUMA 2 CDROMAK erabiliko ditugu. Ikastaroaren jasoleek cdromak erosteko aukera izango dute.
    - Partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka bana ematen zaie landutako eduki eta jolas guztiekin.
  • Metodologia:
    Jolasak ikasteko era egokiena jolastea da. Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da.
  • Helburua:
    1. Jolasaren garrantziaz hausnartu
    2. Euskara sustatzeko jolasek duten garrantziaz jabetu
    3. Euskaraz jolasteko tresna berriak ikasi (jolas berriak eta ohiko jolasak)
  • Edukiak:
    1. JOLASAREN GARRANTZIA
    Hizkuntza, kultura, gizarte eta heziketa ikuspegitik jolasaren garrantzia
    2. EUSKARA ETA JOLASA
    Haurren artean euskara sustatzeko jolasak duen garrantzia
    3. JOLAS ZERRENDA
    - Trebetasun jolasak (tortoloxak, kanikak, intxaur jokoak...)
    - Zozketako jolasak (dona dona, kuku miku, teknikak...)
    - Sokasaltoko jolasak
    - Esku jolasak
    - Goma jolasak
    - Animazio eta mimika jolasak
    - Lerrokako jolasak
    - Korro jolasak