8. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programazioak

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Jasoleak: Aisialdiko eta jantokietako hezitzaileentzat eta euskara elkarteko dinamizatzaileentzat Talde bakoitzeko gutxienez 8 lagun eta gehienez 20 lagun
  • Tokia: Gela handi bat. Partaide bakoitzeko aulki bana
  • Ordu kopurua: 16 ordu (lau edo hiru saiotan) edo 20 ordu (hiru, lau edo bost saiotan)

IKASTAROAREN EZAUGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Ikasmateriala:
    - Partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka eta txosten gehigarri bana ematen zaie landutako eduki eta jolas guztiekin
    - Urtxintxa eskolak argitaratutako EUSKAL JOLASEN BILDUMA eta EUSKAL JOLASEN BILDUMA 2 CDROMAK erabiliko ditugu. Ikastaroaren jasoleek cdromak erosteko aukera izango dute.
  • Metodologia:
    Jolasak ikasteko era egokiena jolastea da. Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da.
  • Helburua:
    1. Gazteentzat aisialdia eta hizkuntza uztartzen duen formazioa eskaini
    2. Herrian euskara sustatzeko programazio bat osatu
  • Edukiak:
    · Soziolinguistika, oinarrizko kontzeptuak
    · Begiraleen jarrerak euskara sustatzeko
    · Euskal jolasak
    · Euskara sustatzeko programen planifikazioa
    · Adibide praktikoak: jolas dinamizazioak, barnetegiak, udalekuak...