Jarraian dituzuen ikastaroak zuen herrian, auzoan, ikastetxean edo elkartean antolatu daitezke. Astean zehar eta asteburuetan zuek aukeratutako ordutegian garatu dezakegu honelako ikastaro bat. Horretarako, 8 eta 20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarekin harremanetan jarri.
GURASOENTZAT
Guraso eta seme-alaben arteko euskararen transmisioa ezinbestekoa da euskararen etorkizuna ziurtatzeko. Egun, gurasoek dakizkiten haur jolas eta kanta gehienak erdaraz direla ikusita Euskal Jolasen ikastaroak lagungarria izan daitezke ongi pasaz hizkuntzaren transmisiorako hainbat tresna ikasteko.
1. GURASOEI ZUZENDUTAKO EUSKAL JOLASEN IKASTAROAIRAKASLEENTZAT
Azken urteetan, euskaraz ikasten duten haurrek jolas orduetan erdaraz hitz egiten entzutea irakasle askoren kezka da. Haurrek, euskaraz jolasteko tresnak behar dituzte eta horretarako gai honetan irakasleen formazioa ezinbestekoa da. Urtxintxak 10 urte daramatza irakasleentzat euskal jolasen ikastaroak ematen, eta urte hauetan 1500 irakaslek jaso dute euskarazko jolasen formazioa.
4. EUSKAL JOLASAKBEGIRALEENTZAT
Aisialdiko jardueratan jolasak berebiziko garrantzia du. Horregatik Urtxintxak aisialdiko formazioan garrantzi handia eskaintzen dio euskarazko jolasei. Honekin batera, begiraleek udalekuetan, herrian antolatzen diren jardunaldietan eta haur eta gazte ekipamenduetan euskara sustatzeko behar duten formazioa eskaintzen dugu.
7. EUSKAL JOLASEN IKASTAROA