
Urtxintxa Eskolak, jolasak haurren garapen prozesuan eta haurren aisialdian duen garrantziaz jabetuta, eta aisialdiak euskararen normalizazio prozesuan duen eragina kontuan hartua, 1997. urtetik Euskal Jolasen ikastaroak eskaintzen ditu. Gure helburua haurrei euskaraz jolas egiteko tresnak ematea da.
Ikastaro hauek irakasle, guraso, begirale, kultur dinamizatzaile eta, orokorrean euskal kulturan interesa duen edonorentzat zuzenduta daude.
Saioetan, jolas zaharrak eta jolas berriak lantzeaz gain, jolaserako espazioa eta denbora berreskuratzen lagundu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu.
Ikastaroei buruzko informazioa orokorra
2004-2005ko ikasturtearen emaitzak