0-6 hilabete
Jaioberria mundua ezagutzen ari da eta jostailurik egokienak bere sentimenak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera bultzatzen dutenak dira. Kontaktu fisikoa (laztanak, muxuak...) eta musika ere garrantzi handikoak dira.Umearen arreta ukimena, ikusmena eta entzumenaren bidez pizten da eta heldu baten laguntza ezinbestekoa izango du jostailu horiek erabili ahal izateko. Bere gorputza ezagutu eta forma eta kolore ezberdinak ezagutaraziko dizkioten jostailuak behar ditu.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK
Mugikariak (sehaskatik ikus ditzake eta musika izatea komeni da), lanparak (hainbat kolore eta formatakoak eta mugitzen diren argiak dituztenak), ispiluak (haurrak bere aurpegia ikusteko tamainakoak, mugitzen denean formak nola aldatzen diren ikus dezan, puskatzen ez direnak), bertan etzateko moduko alfonbra eta koltxonetak (soinuak eta kolore asko dituztenak), txintxirrinak, ahora eramateko moduko gomazko panpin eta jostailuak...