Jostailuen gida 05
zer da?nola erabiligomendioakjolas motakAdin bakoitzerakonon jolastuludoteken mapajostailuen ekoizleakzure iritziajostailu bilatzailea

1-2 urte

Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea...

Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak.

Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK

Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak...

JOLAS SINBOLIKOAK

Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak...

ERAIKUNTZA JOLASAK

Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak.