Jostailuen gida 05
zer da?nola erabiligomendioakjolas motakAdin bakoitzerakonon jolastuludoteken mapajostailuen ekoizleakzure iritziajostailu bilatzailea

3-5 urte

Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da eta komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate, espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du, guztia galdetu eta jakin nahiko du. ‘Zergatik’ galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea.

Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran, mahai jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez.

Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK

Txibak, kaleidoskopioak, musika tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak, hainbat neurritako pilotak...

JOLAS SINBOLIKOAK

Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta horien osagarriak, pelutxeak, ingurune ezberdinen erreprodukzioa (zirkoa, baserria, piraten untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko jolasak (pelukeria, saltzaileak, medikuak...), txotxongiloak, telefonoak, mikrofono eta magnetofonoak...

ERAIKUNTZA JOLASAK

30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak, moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak...