6-12 hilabete
Haurrak pixkanaka bere esku eta gorputzaren mugimendua hobeto kontrolatuko du eta nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Ahotsak ezagutzen hasiko da eta hitzen bat edo beste esaten hasiko da. Helduekin jolas egiten duen une horiek garrantzi handikoak izango dira komunikaziorako.Umearen independentzia prozesua hasten da eta etapa honetan bere iniziatiba garatzeko aukera emango dioten jostailuak dira egokienak; mugimendu bat egin eta horrek zer ondorio eragiten duen jakiteko edo ikusteko aukera emango diotenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK