6-8 urte
Beste haurrekin komunikatzeko eta erlazionatzeko duen gaitasuna nabarmen hazi da. Lagunen konpainia behar du eta bere jolasak, esperientziak beraiekin batera bizitzeko gogoa du. Horretarako aukera eman behar zaio.Imitazio jolasak leku garrantzitsua du. Ikusten eta entzuten duen guztia errepikatzen du, imajinazioaz lagundurik. Mugitzeko gaitasuna du eta talde-jolasekiko interesa. Arauak onartu eta jarraitzera bideratutako jolasen inguruan interes gehiago azalduko du, arauak beste jokalari batzuekin adostuz. Guztia jakin nahi du eta jolasek bere ezagutza zabaltzeko aukera ematen diote.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK
JOLAS SINBOLIKOAK
Koloretako margoak, klarionak eta arbelak, plastilina, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, ibilgailuak, eguneroko bizitza eta lanbideak imitatzen dituzten beste ingurune batzuk, trenak, txotxongiloak, magnetofonoak, mozorroak...ERAIKUNTZA JOLASAK
50-100 pieza arteko puzzleak, piezekin osatzeko eraikuntza jolasak, koilareak egiteko jolasak, lurrinak, loreak egiteko jolasak, oihalak egitekoak, moldatzekoak...ARAU JOLASAK
Lotoa, oka, partxisa, dominoa, magia jolasak, memoria lantzekoak, zoriaren araberakoak, kanikak, estrategia-jokoak, xakea, galde-erantzun jolasak, umeentzako ordenagailuak, kirol jolasak, dianak...