Jostailuen gida 05
zer da?nola erabiligomendioakjolas motakAdin bakoitzerakonon jolastuludoteken mapajostailuen ekoizleakzure iritziajostailu bilatzailea

8-11 urte

Gauzak ezagutu nahi dituzte. Haurrek elkarren artean erlazionatu nahi dute eta ikasitakoa, taldeko beste kideekin alderatu.

Laguntasunak garrantzia hartzen du; lagun onenaren figura agertzen da. Arau jolasek hartuko dute benetako garrantzia bere gaitasun fisiko eta intelektualak lagunen aurrean adierazteko aukera ematen diotelako. Talde jolasek garrantzia handia hartuko dute.

Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK

Kaleidoskopioak, txibak, bizikletak, patinak, monopatinak, eskujokoak, diaboloa, yo-yoak, akuilu-makuluak, kometak...

JOLAS SINBOLIKOAK

Panpinak, maniki-panpinak, scalextric pistak, telezuzendutako autoak, karaokeak, makillajeak, mozorroak...

ERAIKUNTZA JOLASAK

300 pieza arteko puzzleak, sormen artistikoko jolasak, beira-aleak, oihalak, aeromodelismoa, esperimentu zientifiko xinpleak...

ARAU JOLASAK

Kartak, ohiko jokoak (damak, partxisa…), magia jolasak, oroimena lantzekoak, estrategia jolasak, jolas elektronikoak, trebetasun jolasak, lengoaia eta hiztegi jolasak, jolas matematikoak, futbolinak, ping-pong-a, boloak...