Pasai Donibane

Euskal kortsarioak eta piratak oinarri hartuta euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo ludiko-didaktikoa da. Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak lantzeko egonaldia. Programa haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta ikasturte osoan garatzen da. Bertan, hainbat jolas egiten dira (loro jolasa, altxorraren bila...), piraten abestiak abesten dira eta txangoak egiten dira ( ontziola bisitatu, txalupan bira Pasaiako portutik...). Azken finean, Patxi eta Mari piraten eskutik egonaldia bizipen ahaztezina da; pirataz jantzita, hauen elikagaiak dastatuz, beraien abestiak dantzatuz, tresneriak ezagutuz, oheetan lo eginez...

Webgune honek piraten eta egondako haurren arteko komunikazio tresna izan nahi du. Era honetan, bertan egon diren taldeen argazkiak ikusi ahal izango ditugu eta e-postaz edo posta arruntez jasotako gutunak agertuko dira.