Villabonako udaleku irekiak
Uztailaren 3an hasi eta 21ean bukatu diren udaleku hauetan 3 eta 10 urte bitarteko 139 haurrek parte hartu dute. Guztira 18 hezitzaile izan dira lanean, gauzatu diren ekintzak mota guztietakoak izan direlarik: irteerak, eskulanak, olinpiadak, showak, san fermin eguna, eta beste hainbat.